Liburu denda
La Grande Illusion 2022ko azaroan ireki zen, Errepublika plazan, Hendaian.
Gure proiektua liburu denda eta ekintza artistiko eta kulturalen elkarte eramailearen arteko tandem batetik garatzen da. Gure nahia espazio ludiko bat sortzea da, esperientzia, praktiken eta haien hedapenaren artean joan etorri bat eginez,
Liburu dendan aurki dezakegun aukera orokorra da, gaztedian arreta berezia jartzen duelarik. 5.500 obra inguru proposatzen ditugu, funtsean fikziozkoak, eta horiekin osatzen ditugu mugiarazten gaituzten apustuei buruzko aukerak, hala nola migrazio, integrazio, genero eta askatasun indibidualei buruzkoak. Hendaiaren irudiko, gure selekzioa hirueleduna da, frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz.Ostiral arratsaldetan, irakurketa klub bat eta erregularki idazleekin topaketak antolatzen ditugu.
Lan guztiak hiru hizkuntzetan eskura daitezke. Ez zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko: erreserba, eskaera eta/edo posta bidalketa bat egiteko. Liburu bat erreserbatu edo eska dezakezu www.placedeslibraires.fr webgunearen bidez, liburu dendaren izena edo Hendaiako posta kodea adieraziz: 64 700.
Liburu-denda ere gune ludikoa da, txikientzako txabolarekin, zurezko joko handiak, mahai-jokoak eta Darcade bideojokoen zutabe bat ditu eskura. Besaulki anitz ezarriak dira irakurketa eta kaskoari ezker soinu sorkuntzen entzutea ahalbidetzeko.